Euren adineko saltakari onenen aurka lehiatzeko aukera eduki zuten Mintxetako atletek, horren ongi ezagutzen duten Mintxetako ingurunean, baina eszenatoki handi bihurtuta oraingoan. Ume eta gaztetxoez gainera, senior gizonezkoen lasterketan ere hartu zuten parte bi saltakari elgoibartarrek, Mintxeta ordezkatuz Igor Torresek Castillak eta Super Amata Bat taldeko elastikoarekin lehiatu zen Mikel Agirrebeña Iturbe. Ozta-ozta, baina biek lortu zuten lehen sailkatuek atzetik harrapatu aurretik helmuga marra gurutzatzea eta kanporatuak izan aurretik azken itzulia eman ahal izatea. 46 postuan helmugaratu zen Agirrebeña (39:55), eta 67. postuan sailkatu zen Torres (42:30).
Nagore Cancio elgoibartarrak krosean ateratako argazkiak ere gaineratu ditugu kroseko argazki bildumara.
Hona atleta elgoibartarren emaitzak, adin tarteka:
Alebin neskak
- 19. postua Haizea Luluaga Legarda (3.55)
- 20. Maialen Del Sol Gurrutxaga (3.55)
- 30. Garazi Astorkia Ansola (4.04)
- 35. Irati Arzamendi Arozena (4.09)
- 52 Maddi Uria Perez (4.26)
Alebin mutilak
- 4. postua Unax Egaña Oñederra (7:50)
- 25. Nakor Panizo Quintana (8.58)
- 28. Beñat Intxausti Lasuen (9.03)
- 29. Lander MirRozas (9.05)
- 35. Unax Santos Otegui (9.26)
Infantil mutilak
- 40. Markel Ortiz Etxeberria (10.15)
- 42. Andde Elizburu Azpiazu (10.22)
Infantil neskak
- 25. Nerea Arriaga Fernandez (5.35)
- 28. Naia Rodriguez Alonso (5.39)
- 37. Sara Etura Gonzalez (5.53)
- 38. Lide Sodupe Ostolaza (5.57)
- 46. Jone Zubiaurre Unamuno (6.18)
16 urtetik beherakoak, emakumeak
- 37. Maite Gurrutxaga Osoro (11:47)
- 38. June Galeano Vela (12:01)
18 urtetik azpikoak, emakumeak
- 60. postuan Laiene Iraolagoitia Arrillaga (18:34)
20 urtetik azpikoak, gizonezkoak
- 55. postua Asier Arrieta Badiola (28:27)
Senior gizonezkoak
- 46. postuan Mikel Aguirrebeña Iturbe (39:55)
- 67. Igor Torres Castilla (42:30)