Inauteriak

Bertsio Gauak kantuan eta dantzan jarri du Maala

Barren 2025eko martxoaren 3a

Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak antolatu dute Bertsio Gaua, hirugarrengoz, inauterietako programaren barruan, eta lagun ugarik hartu zuten parte. Hona Ane Gonzalezek BARRENentzat ondutako laburpen-bideoa.

Hiru lagunek osatu zuten aurtengo Bertsio Gaueko epaimahaia: Gazte Asanbladako kide Xabi Goñik, Biraka dantza taldeko Julene Garcia-Abadek eta Taupada Antzerki Taldeko Nerea Cuendek. Honako hauek saritu zituzten:

  • 1. saria: Mila eta Ikuska (Viva la vida- Dana International)  250 euroko saria
  • 2. saria: Homer eta jou (Baby - Justin Beaber) 170 euroko saria
  • Bakarkako irabazlea: Jou (Que Hubiera sido- Carol G) 170 euro
  • Sari berezia: Otxenteroak taldearentzat (Nochentera - Vicco) 150 euro