Debemenek eta Udalak antolatuta, azken zapatuko feria egingo dute. HIL BUKAERAKO FERIA. 9:00etatik 14:00etara, baserriko eta ArTalde Artisau Taldearen produktuen salmenta Kalebarren plazan. 11:00etatik aurrera, CD ELGOIBAR elkarteak pintxoak prestatuko ditu Kalebarren plazan Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin. 12:00etik 14:00era, umeentzako tailerra Kalebarren plazan. Tailer hauen helburua da Elgoibarko txikienek garaiko produktuak, bertako animaliak, baserrietako kultura... ezagutzea. Eguerditik arratsaldera, ganadu erakusketa, Kalebarren plazan.
Euskal Herriko Aizkolarien Emakumezkoen Txapelketako finala.
Espainia 2025 / 115 min. / Alauda Ruiz de Azua Ainara (Blanca Soroa), 17 urteko gazte idealista eta distiratsuak, unibertsitateko zein karrera ikasiko duen erabaki behar du. Edo, behintzat, hori espero du bere familiak. Hala ere, gazteak dio Jainkoarengandik gero eta hurbilago sentitzen dela eta klausurako mojaren bizitza besarkatzeko asmoa duela. Albisteak ezustean harrapatu du familia osoa, eta amildegi bat eta suzko proba bat eragin ditu guztientzat.