2025/10/25 19:00
Espainia 2025 / 115 min. / Alauda Ruiz de Azua
Ainara (Blanca Soroa), 17 urteko gazte idealista eta distiratsuak, unibertsitateko zein karrera ikasiko duen erabaki behar du. Edo, behintzat, hori espero du bere familiak. Hala ere, gazteak dio Jainkoarengandik gero eta hurbilago sentitzen dela eta klausurako mojaren bizitza besarkatzeko asmoa duela. Albisteak ezustean harrapatu du familia osoa, eta amildegi bat eta suzko proba bat eragin ditu guztientzat.