Sendabelarrei buruzko ikastaroa. Elgoibarren dauden landare jangarriak identifikatzen eta prestatzen ikasiko dute. Oleatoak (landareak beratzea) egiten ere ikasiko dute. Eta amaitzeko, tinturak eta mikrodosiak zertarako eta nola egiten diren ikusiko dute. Lau saio izango dira: azaroaren 3an, 10ean, 17an eta 27an Elebitan izango dira saioak
Sendabelarrei buruzko oinarrizko ikastaroa emango du Oihane Lekunberrik. Beharrezkoa da aurretik izena ematea: 688 698 143 / berdintasuna@elgoibar.eus
AEB 2025 / Zez. Paul Thomas Andersson / 161 min. Iraultzaile ohi bat, hainbat urtez borrokatik kanpo egon ondoren, ekintzara itzultzera behartuta dago, tentsio politikoz, arrazakeriaz eta indarkeria militarrez betetako giro batean etsai zaharrei aurre egiteko... Thomas Pynchonen 'Vineland' eleberriaren egokitzapen modernizatua (1990), hirurogeiko hamarkadako mugimendu erradikalei buruzkoa.