EAJk irabazi ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Elgoibarren, EH Bilduk baino hamahiru boto gehiagorekin. Mendaron, berriz, EH Bildu estreinakoz izan da alderdi bozkatuena Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde batzuetan. Hona hemen, Elgoibarko emaitzak, auzoz auzo.
EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena Gipuzkoan, eta Eusko Legebiltzarreko jokoan ziren 25 eserlekuetatik ia erdia eskuratu ditu, 11.