Joseba Azkarragak eta Txema Matanzasek hitzaldia emango dute, Sareren etapa berriari buruz

Barren.eus 2023ko aza. 24a, 12:04

Joseba Azkarraga Sareko kideak eta Txema Matanzas abokatuak hitzaldia emango dute martitzenean. Sarek argitaratu berri duen manifestua izango da hitzaldiaren oinarria, eta 'Giltzak' izeneko dinamika berria aurkeztuko dute.

Elgoibarko Kultur Etxean izango da Azkarragak eta Matanzasek emango duten solasaldia, azaroaren 28an, 19:15ean.

Gaur, bestalde, presoen aldeko elkarretaratzera deitu du Elgoibarko Sarek. 20:00etan izango da, Kalegoen plazan.