Egin dute apirilaren 21eko hauteskundeetarako mahaien zozketa

Barren 2024ko mar. 21a, 13:10

Apirilaren 21ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira, eta ordurako hauteskunde mahaiak osatzeko ezhoiko udalbatzarrak egingo dituzte udalek gaurtik aurrera. Elgoibarkoak gaur goizean egin du zozketa.

Mahaian izatea egokitu zaienei telefonoz hots egingo dieten arren, Elgoibarko Udalaren webgunean kontsulta daiteke zozketaren emaitza. Zehazki, norberari tokatu zaion ala ez jakin daiteke, NAN zenbakia sartuta.