Jon Garate 'Katalo' gogoratu zuten haren gertukoek zapatuan

Barren.eus 2023ko urr. 26a, 14:30

Abuztuan hil zen Jon Garate 'Katalo', eta haren ingurukoek omenaldia egin zioten zapatuan, Giza Eskubideen parkean.

Omenaldi xume eta hunkigarria izan zela azaldu dute. Katalo nor zen gogoratu zuten, eta eskerrak eman zizkioten presoen eta ezker abertzaleko mugimenduaren alde egindako lanagatik. Ekitaldiaren amaieran Kataloren ama Bittori Guenaga igo zen oholtzara eta une hunkigarriak bizi izan ziren.
Antolatzaileek bideoan jaso zuten ekitaldia: