Bost aizkolari aritu ziren lehian, Bizkaian federatuta dagoen Hodei Ezpeleta mendaroarra tartean, eta berak irabazi zuen txapelketa. Nagusitasun handiarekin gailendu zen Ezpeleta. 25 minutu eta 22 segundoan bukatu zituen lanak, ia bost minutuko aldea aterata bigarren egin zuen David Naredo (30:08) aizkolari asturiarrari. Euskal Herriko aizkolari txapelketa bost alditan irabazitakoa den Aitzol Atutxa (Dima, 1988) sailkatu zen hirugarren postuan, 30:56ko denbora eginda.
Azaroaren 2an Azkoitian jokatuko duten Euskal Herriko Aizkolari Txapelketako finalerako sailkatuta dago Ezpeleta.