Herriko 11 establezimendu batu dira Mendaroko Udalaren kanpainara, eta urriaren 31 bitartean, hogei eurorekin hogeita hamar euroko gastua egin ahal izango da denda horietan. Kanpainak 5.000 euroko kostua izango du Udalarentzat, 10 euroko 500 bono aterako baititu. Guztira, urte osoan 10.000 euroko kostua izan du herriko merkataritza sustatzeko kanpainak Udalarentzat.
Kanpainan parte hartuko duten establezimenduak, berriz, honako hauek dira: Antton harategia, Art Fruit fruta denda, Coviran supermerkatua, Fernandez botika, Galle-tiak gozotegia, Leire jantzi denda, Lutximak ile-apaindegia, Morroskillo denda, Roteta supermerkatua, Saint Gerons txokolate denda eta Sonia supermeraktua.