Joe Jimenezek 2000.urtean egindako margo-lan bat eraman dute kartelera antolatzaileek, horren maitea duten Garagartzako plazara ematen duen eraikin batena.
Urtetik urtera sona handiagoa hartzen ari den jaialdia da Gararock, herritik eta herriarentzako sortutako jaia, eta hura iragartzeko Gararock parkean ekitaldia bera ere jai bat izan zen. Xabier Badiola gitarra-jole eibartarrak kontzertu akustikoa eman zuen eta Sugramas taldeak 70eko hamarkadako rock kantuekin girotu zuen handik aurrerakoa. Kontzertutik kontzertura eta bukaeran Oier Quiroga mendaroarra aritu zen musika jartzen.
Sei talde, irailean
Eguraldia lagun, jende multzo handia elkartu zen Santakruzkuako parkean, lagunarteaz eta jai-giroaz gozatzera, eta balorazio oso positiboa egin dute antolatzaileek. Baina, esan bezala, iraileko Gararock jaialdia aurkezteko ekitaldia izan zen barikukoa. Irailaren 20an izango da aurten Gararock, Garagartzako plazaren bueltan, debalde, eta antolatzaileek 17:30etik goizaldera arteko programa lotu dute. Sei izango dira talde gonbidatuak:
- Arima Soul
- Bobbi Relac
- Silitica
- Pinpilipussies
- Ezezez
- Los Chicos