Urteetako etenaren ondoren, Jon Gurrutxaga musikari elgoibartarrak berriro abiarazitako proiektua da Sugramas, eta Xabier Badiola berriz, bakarka arituko da. Sugramas taldeko gitarrajolea da Badiola, eta bere bakarkako proiektuko abestiak joko ditu taldekideekin batera emango dituen kontzertuaren aurretik.
Gararock taldeak antolatu du Gararock parkean jaialdia Mendaroko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta Uztargi tabernaren laguntzarekin.
- 19:00etan izango da kontzertua Azpilgoetan, Santakruzkua parkean. Doan da.