Eraso matxistak salatzeko muralari egindako erasoa gaitzetsi du Mendaroko Gazte Asanbladak

Barren 2025ko uzt. 1a, 10:37

Azaroaren 25aren harira Mendaron egin zuten murala zikindu dute.

Eraso matxistak salatu eta emakumeen askatasuna aldarrikatzen duen murala margotu zuten iaz, frontoi atzeko horma batean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako egunaren harira. Mendaroko Gazte Asanbladak, Tratu Onen Taldeak eta Deba bailarako Itaiak antolatu zuten mural margoketa, "Indarkeria matxistaren aurrean kaleak hartu" dinamikaren barruan.

Orain, mural horretan pintaketa iraingarriak egin dituztela salatu du Gazte Asanbladak. Bideo batean zabaldu dute gaitzespen mezua. Adierazi dutenez, ideia matxisten "gorakada" eta "normalizazioaren" aurrean, ez daude prest era honetako erasoak onartzeko. "Dei egiten dugu indarkeria matxistaren aurrean antolatzera", adierazi dute.