Eñaut Urkaregi larrauldarrak sekulako erakustaldia eman du Gipuzkoako Itzulian, etapa guztiak irabazi baititu. Gipuzkoako junior Itzulia Idiazabalen hasi zuten barikuan, erlojupeko prologoarekin, eta Urkaregi gailendu zen. Hala, liderarren mailot horia soinean zuela jokatu zuen Itzuliko lehen etapa, Mendaron hasi eta bukatu zena, zapatuan. Eta, liderrak irabazi zuen Mendaroko etapa. Ihes eginda, bakarrik helmugaratu zen. Domekan Andoainen jokatutako etapan ere Urkaregi izan zen azkarrena, bere etxe inguruko errepideetan barrena jokatutako lasterketan. Itzuliaren laugarren eta azken etapa Seguran jokatu zuten San Joan Bezpera egunean. Etapa motza baina gogorra izan zen, 76,1 kilometroko ibilbidean bost gain gainditu behar zituztelako: Lierni, Atagoiti, Aztiria, Barbari eta Minatako igoerak. Ibilbide gorabeheratsuan ere Urkaregi izan zen indartsuena, laugarren garaipena eskuratuz.
Txirrindulariak ekimenak Gipuzkoako Itzuliaren jarraipena egin du. Goiko bideoan jaso dute Mendaroko etaparen laburpena eta behekoan Eñaut Urkaregiri egin zioten elkarrizketa.
SAILKAPENAK
Sailkapen orokorra
1. Eñaut Urkaregi (TOLO)
2. Marti Martinez (KH-7)
3. Sergio Gamez (KH-7)
Taldekako sailkapen orokorra
1. KH7 Cycling Team
2. IPAR MAKINA
3. ASVILLEMUR CYCLISME
Mendia, sailkapena orokorra
1. Eñaut Urkaregi
2. Jon Zuburruti
3. Sergio Gamez
Tarteko helmugak, sailkapen orokorra
1. Sergio Gamez
2. Arkaitz Suso
3. Jon Zuburruti
Lehen urteko juniorrak, sailkapen orokorra
1. Eritz Atxega
2. Conor Aranburu
3. Lier Maguregi
Gipuzkoarrak, sailkapen orokorra
1. Eñaut Urkaregi
2. Beñat Sainz
3. Joan Cardona