Akelarrea antolatu du Mendaron In Leike kultur elkarteak San Joan bezperarako

Barren 2025ko eka. 22a, 16:42

San Joan bezperan, ilundu orduko hartuko dituzte Mendaroko kaleak Akerbeltz, Mari eta haien segizioak.

Usadio zaharrak berreskuratzeko eta herriko eragile ezberdinen arteko sinergiak sortzeko antolatu zuen estreinakoz Akelarrea In Leike Kultur elkarteak 2023an, aurrez Amagoia Zabalak hasitako bideari jarraipena emanez, eta aurtengoa hirugarren urtea izango da. Udalaren eta herriko beste zenbait elkarteren laguntza izango dute antolakuntzan, besteak beste: Mendaroko Gazteak dantza taldekoena, Ameikutz musika eskolako txistulariena, eta Erraldoien eta Buruhandien Konpartsakoena. 

22:00etan jaitsiko dira Akerbeltz, Mari eta haien segizioa Trinitatetik Herriko Enparantzara, eta 22:15ak aldera hasiko dute Akelarrea, plazan. Osagai ezberdinak izango ditu akelarreak, eta guztira 40 bat lagunek parte hartuko dute. Atariko dantza eta gainerakoen ondoren piztuko dute San Joan sua udaletxeko brigadakoek.

Iazko Akelarrea, bideoan: