Mendaron hasi eta bukatuko da juniorren Gipuzkoako Itzuliko lehen etapa

Barren 2025ko eka. 17a, 12:15

Iaz Mendaron jokatutako etapako irudia.

Iaz moduan, Mendaron jokatuko dute junior mailako Gipuzkoako Itzuliko lehen etapa, zapatuan, ekainaren 21ean.

Junior mailako txirrindulari onenak bilduko ditu Gipuzkoako 35. Itzuliak, ekainaren 20tik 23ra bitartean. Prologoa eta hiru etapa jokatuko dituzte. Idiazabalen jokatuko dute prologoa, herrian barrena 2,1 kilometroko ibilbidea izango duen erlojupekoa.

Itzuliko estreinako etapa, baina, Mendaron hasi eta bukatuko da zapatuan, ekainak 21. Mendaroko etapa 10:30ean hasiko da, Herriko enparantzatik (irteera neutralizatua), eta 13:02 eta 13:19ak bitartean amaitzea aurreikusten dute antolatzaileek. Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak eta Mendaroko Txirrindulari Elkarteak elkarrekin antolatuko dute etapa hori. Txirrindulariak 105,7 kilometroko ibilbidean lehiatuko dira, Kalbario eta Arribinieta gainetatik igarota. Hona ibilbeko xehetasun guztiak.


Itzuliko bigarren etapa Andoianen jokatuko dute domekan; eta, Seguran hasi eta bukatuko da azken etapa, astelehenean.
 
Alacanteko txirrindulari Hector Alvarez Martinezek (LUCT) irabazi zuen iaz Mendaron jokatutako etapa eta sailkapen nagususian ere bera izan zen onena.