Bigarren RFEF mailan jokatzen duen SD Eibar B taldeko atezainak 2026ko ekainera arte luzatu du armaginekin zuen kontratua. 21 urteko mendaroarra gazte sartu zen SD Eibarko egituran eta jubeniletan Ohorezko Mailan joakatzen ari zela, sasoi hartan Lehen Mailan jokatzen ari zen SD Eibarko lehen taldearen deialdi batean ere sartu zen. Gero CD Vitorian egin izan du bidea, eta 2. RFEF mailara igo zuen taldeko atezaina ere izan zen. Azken denboraldian 12 partidu jokatu ditu taldearekin eta behin baino gehiagotan parte hartu zuen Joseba Etxeberriak lehenik, eta Beñat San Josek gero, zuzendutako entrenamenduetan.