Guztion diruarekin ordaindutako herriko altzarien aurka egiten diren era honetako bandalismo ekintzak "burugabeak" direla adierazi dute Udaletik, eta "lekuz kanpo" daudela. "Gainontzeko herritarrekiko inongo begirunerik ez dute erakusten eta Udala, konpondu beharrean, kentzea hobe ez den izango planteatzera darama", esan dute. Eta gogora ekarri dute, bandalismo zentzugabe honek urtero milaka euroko gastua suposatzen diola Udalari.
Iazko maiatzean ere apurtu zuten iturri bera.