Hiri-altzarien aurkako honako ekintzak aipatu dituzte: Trinitate osteko plazako iturria apurtu dute, Gabonetako argiak errekara jaurti, lorontziak jaurti eta apurtu, eta ikastolako nahiz Maite Maiora kirolguneko komunak apurtu eta zikindu.
Udaletik ohartarazi dute diru publikoz ordaindutako zerbitzuak direla, "guztion erabilerarako". Oraingoz Mendaroko Udala zerbitzu horiek garbitzeaz, konpontzeaz eta berrezartzeaz arduratu da. Alabaina, jokaera horiek bere horretan mantentzen badira ez dute baztertzen beste era bateko neurriak hartzea.