Mesa 7 taldeak eta Gararock taldekoek antolatu zuten kontzertua eta sekulako giroa jarri zuten Patxi Zabaleta eta Jon Gurrutxaga musikari elgoibartarrek. 19:30ak pasatxo hasi zuten emanaldia, Uztargi tabernako terrazan, eta arkupea bete egin zen kontzerturako.
Cebri gogoan
Kantu entzutetsu asko interpretatu zituzten, baina kontzertuko hiru ale ekarri ditugu hona, horietako bat duela bost urte hil zen Carlos Cebrian Cebri musikari lagunari eskainitakoa. Lili Moon taldearen sortzaileetako bat izan zen Cebri, eta Uler 600, Andrakan eta Munlet taldeetan ere jardun zen. L.E.D. Lunatico Encerrado en un Desván bakarkako proiektua ere sortu zuen eta Gararock jaialdiaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen. Era berean, Elgoibarko Sinuöse elkartearekin ere jardun izan zen elkarlanean.