Carlos Cebrian hil da, Mendaroko kultur eragileetako bat izan dena

Barren.eus 2020ko eka. 4a, 10:09

Carlos Cebrian musikari mendaroarra hil zen atzo, 48  urte zituela. Mendaroko kultur ekintza askotan eragile izan da Cebrian eta hutsune handia laga du herriko kulturzaleen artean.

 Musika talde askotan jardun zen urteetan Cebrian. Lili Moon, Mendarok izan duen lehenenego rock taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta Uler 600, Andrakan eta Munlet taldeetan ere jardun zen. L.E.D. Lunatico Encerrado en un Desván bakarkako proiektua ere sortu zuen eta Gararock jaialdiaren bultzatzaile nagusietako bat  izan zen. Era berean, Elgoibarko Sinuöse elkartearekin ere jardun izan zen elkarlanean.