'Miñan' antzezlana taularatuko du Artedramak hilaren 18an, Mendaron

Barren 2025ko mai. 13a, 19:45

Ibrahima Baldek ahoz kontatutakoa idatzi zuen Amets Arzallusek, eta Artedramak oholtzara eraman du migrazio-abentura baten kronika latza oinarrian duen antzezlana.

Anaia txikiaren bila irten, eta nahi barik, Europaraino iritsi zen Ibrahima Balde, bidean, gosea, egarria, tortura, esklabotza, arrazismoa eta beste hainbat miseria jasanda. Ibrahimari entzun eta haren ahozko jarioa errespetatuz idatzi zuen Amets Arzallusek Miñan liburua eta liburu horri lehial izan zaizkio Artedramakoak obra honetan. Ander Lipus, Sambou Diavy, Mikel Kaye eta Eihara Fernandez de Larrea dira Balderen istorioa oholtzan kontatzen duten aktoreak. Ander Lipusek, Manex Fuchsek eta Philippe Ducouk zuzendutako obra da eta antzerkirako testuaren egokitzapena Saran euskaldundu den Timberlake Wertenbaker dramaturgo ingelesarena da (irakurri hemen Ander Lipusek antzezlanaren inguruan BARRENi eman zion elkarrizketa). Ordu eta erdi inguruko obra da Miñan. 

  • San Agustin kulturgunean emango dute domekan, hilaren 18an, 18:00etan. 
    Sarrerak salgai daude: mendarobirtuala.eus webgunean eta Morroskillo dendan, 8 euroan.