Aitzbeltz, Lagun Betikoak, Luzaide, Ormola eta Uztargi tabernakoek mokadu goxoak prestatuko dituzte bihar eta etzi eta 1,50 eurotan jarriko dituzte salgai.
Berezoentzako sariak
Tabernarientzako ez da aparteko saririk izango, baina bai bezeroentzat. Udalak bi sari banatuko ditu: Bi lagunentzako bazkaria Landanean (200 euroko balioa) eta beste birentzako bazkaria Luzaiden (100 eurokoa). Zapatu iluntzerako, berriz, La Tuna txarangaren kalejira ere lotu du Udalak. 19:00etan hasiko da.