Herri-kirol topaketen laburpen-bideoa

Barren 2025ko mar. 24a, 09:38

Herri-kirol topaketa egin zuten zapatuan Mendaron, eta Soraluzeko, Debako, Mutrikuko eta Mendaro bertako eskola-umeek parte hartu zuten.

Eskola kirolean izena emandako haurrak zeuden gonbidatuta, baina Arno guraso elkartekoek txikiagoentzako txokoa ere antolatu zuten, eta herri-kirol ezberdinak probatzeko aukera izan zuten guztiek.