Herriko Enparantzan egitekoa zuten gaurko saioa, baina euria hasi du bete-betean, eta plaza bueltako aterpeetara mugitu behar izan dituzte kirolerako erreminta guztiak. Frontoian aritu dira lokotx batzen, zakua eramaten eta giza-probetan; udaletxeko atarian jarri dute ingudea, eta Herriko Enparantzako etxeepetan aritu dira txikiak, modalitate ezberdinetan. Herri-Kirol federazioko lagunak eta Mutrikuko sokatira taldekoak ere aritu dira umeei laguntzen, eta bukaeran gaurko egunean parte hartu duten umeen kontrako tiraldia ere egin dute mutrikuarrek. Amaieran parte-hartzaile guztiek ogitarteko eta freskagarri bana jaso dute, Arno guraso elkartekoen eskutik.