333 erraldoi txikirekin osatutako erakusketa zabalduko dute Mendaron

Barren 2025ko mar. 20a, 10:45

Gorka Alonsoren eta Idoia Ortegaren bildumako erraldoi txikiekin osatutako erakusketa zabalduko dute barikuan Mendaron, jubilatuen ondoko lokalean. 

Elgoibarren birritan erakutsi dute euren bilduma, -azkenengoz abenduan-; eta, orain Mendaron ere izango da hainbat tokitako erraldoi txikiekin osatutako erakusketa ikusteko aukera. Guztira 333 erraldoi jarriko dituzte, berriena, orain gutxi eskuratu duten Urrezko Erregearen figura.

Bi asteburutan egongo da zabalik erakusketa, barikutik domekara bitartean oraingoan; eta, zapatuan eta domekan hurrengoan. Ordutegia: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.