Aingeru Guardako jaiak ospatuko dituzte Mendaron, domekan

Barren 2025ko ots. 25a, 10:44

Martxoaren 1a da Aingeru Guardakoaren eguna, eta zapatuan, meza ospatuko dute 11:00etan Mendaroko Plaza auzoko Aingeru Guardako ermitan, baina ospakizun handia domekan izango da, inguru berean.  

Aingeru Guardakoaren egunean, meza ospatuko dute, esan bezala, Plaza auzoko ermitan, eta txosna ere jarriko dute jai-batzordekoek. Ohi legez, baina, domekan egingo dute jai handia.

Domekan, eguna hasteko, 11:30ean Hitzaren liturgia izango dute, eta elizkizunak amaituta, 12:00etan hasiko dute festa ermita kanpoan. Maider Arregi eta Aitor Urbieta bertsolariak gonbidatu dituzte kanturako eta herriko trikitilari gazteek jarriko dute musika: Elene Goikoetxea, Jare Agea eta Garazi Ulazia soinu-joleek eta Aitana Archeli eta Irantzu Agirregabiria pandero-joleek. 
Ondorenerako, herri-kirol saioa lotu dute. Julen Cañamares eta Aratz Mugertza aizkolariak jarriko dituzte lanean, eta aizkora-jokoan eta saltaka arituko dira biak, nor baino nor. Antolatzaileek txosna jarriko dute jan-edanerako.

Aingeru Guardako ermitaren ondoan egin ohi duten jaia autopista azpira aldatu behar izan zuten lekuz iaz, derrigorrean, eguraldiagatik