Herriko Enparantzako kantoian, frontoiko atzeko paretetik gertu, zegoen pantaila, baina plazara begira beharrean pareko etxeei begira, eta ez zeuden gustura bizilagun guztiak. Horregatik eta bere funtzioa betetzeko lekurik egokiena ez zela iritzita, lekuz aldatzea erabaki du Udalak. Haren lekuan, Kilimon bailaran markatu dituzten bi PR edo Ibilbide Laburrei buruzko informazio-taula jartzekoa dute datorren astean. Gaur kendu duten pantaila, berriz, udaletxeko eraikinean jartzea aztertzen ari dira, plazara begira.
Artxiboko argazkia da behekoa, pantailak pareko etxeetan sortzen zuen argitasuna erakusten duena. Eta jarri eta gutxira ateratakoa da beheragoko argazkia.