Ordua eta tenperatura ematen ditu, eta herriko agendaren eta bestelako oharren berri emateko ere baliatu nahi dute. Musika Eskolak Udalarekin lankidetzan sortutako Olentzero eta Mari Dominginen bideoa egon da ikusgai egunetan, eta Errege Egun bezperan, martitzen goizean, hiru errege magoen bideoagatik ordezkatu zuten, Arno Guraso Elkarteak eta Udalak elkarlanean sortutako bideoagatik. Esperientzia pilotu gisa jarri dute pantaila plazan, eta izaten duen harrera aztertu ostean erabakiko dute beste auzoetan antzekoak jarri ala ez. Momentuz ikusmina eta zeresana sortu ditu pantailak.