Uholdeen gaia izan zen bilerako gai nagusia. Alkateak azaldu zien URA agentziaren 2021eko azken txostenaren arabera ezinbestekoa zela Garagartza auzoko uholdegarritasun arazoei erantzuteko ekaitz tankeak eraikitzea eta ekaitz tankeen proiektua idatzita zegoela. Herritarrei 2023an Diputazioan egindako bileran proiektu hori Udala, Diputazioa eta Ur Partzuergoaren artean kofinantziatuko zela agindu zitzaiela eta, zentzu horretan, akordioren bat bilatzeko borondatea erakutsi zien Udalak.
Bestetik, Errepideetako Diputatua bertan zela aprobetxatuta, errepideen inguruko gai desberdinak landu zituzten, besteak beste, Mendarorako errepidezko sarrera berria, Elgoibartik debarako noranzkoan autobus geltokian sortzen diren arriskuak, zarata plana...