Binakako emakumezkoen txapelketan, Uxue Ansorregi mendaroarrak eta Karmele Gisasola Zelai III.a mallabiarrak osatutako bikotea izan zen irabazlea. 45 hazbeteko lau enborrak 10 minutu eta 13 segunduan moztu zituzten; Nerea Sorondo (Bera) eta Irati Astondo (Zeanuri) aurkariek baino minutu bat eta 37 segundu arinago.
Gizonezkoetan, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarrak jantzi zuen txapela. Hamabi kanaerdiko mozteko lanak 23 minutu eta 10 segundoa bukatu zituen, eta ia minutuko bateko aldea atera zion Mikel Larrañagari (25:07). Hirugarren postua Jokin Urretabizkaia Basozabalentzat izan zen; denbora asko galduta, 29:12eko denbora behar izan zuen lanak amaitzeko. Hodei Ezpeleta mendaroarra finalera sailkatzeko atarian gelditu zen, Basozabalek irabazi zuen kanporaketan.
Asteasuko Usarrabi pilotalekua herri kirolen topalekua izan zen urteko azken egunean, aizkolariez gainera beste hainbat final jokatu baitzituzten, Binakako Harri Jasotze Txapelketaren finala, esaterako. Gizonezkoetan, Xabier Aranburu Guztak Paulo Azpiazuk osatutako bikoa izan zen garaile, 86 jasoaldirekin. Emakumezkoetan, Lierni Osa eta Maddi Gesalaga zarauztarrek jantzi zutern irabazlearen txapela.