Enetz Ezenarro Mendaroko alkatea HHEko arduradunekin bildu zen, herrian bertan ikasgela bat irekitzeko proposamenari buruz eztabaidatzeko. Taldea osatzen baldin baada, Udalak udaletxeko lokal bat utziko du HHEko formazioak bertan egin daitezen.
Gaztelaniazko eskolak eskainiko dituzte, hastapen mailakoak eta maila aurreratukoak, eta interesatuek udaletxean bertan eman behar dute izena. Bi egun zehaztu zituzten horretarako: irailaren 4a eta irailaren 11 (eguaztena), 15:00etatik 18:00ak bitartean. Informazio gehiago nahi izanez gero, HHEko telefono zenbakira deitu daiteke: 943 208 856.