Une erabakigarrian da Mendaroko frontenis txapelketa

Barren 2024ko uzt. 10a, 13:54

Argitu da Mendaron zer bi bikotek jokatuko duten emakumezkoen frontenis txapelketako finala. 

Ane Landa-Miren Gisasola eta Irati Mendikute-Josune Manteca bikoteek jokatuko dute frontenis txapelketako emakumezkoen final handia.

Josune Manteca eta Irati Mendikute, finalera ailegatu den bikoteetako bat.

Gizonen txapelketa final-erdietara iritsita dago, eta uztailaren 18an jokatuko dituzte (ikus beherago). Bi finalak uztailaren 20an jokatuko dituzte, santanetako Gazteen Egunean, 10:00etan hasita Goñati pilotalekuan. Sari banaketa ekitaldia Gaztetxean izango da. 
 
Gizonezkoen txapelketako bi finalerdietako norgehiagokak, uztailaren 18an, 18:00etan:

  • Axular Agirregabiria eta Ander Aberasturi (mendaroarrak) Vs  Julen Perez Cortes eta Gorka Melgosa (elgoibartarrak)
  • Unax Salegi eta Ander Garate (mendaroarrak) Vs Manex Prieto eta Gorka Arrizabalaga (debarrak)

Mendaroko Gazte Asanbladak antolatu ditu gizonezkoen eta emakumezkoen frontenis txapelketak, eta 26 bikote aritu dira lehian maiatzaren 30ean hasi zituzten txapelketetan.