'The One I Love', Petti eta Etxeko Uztaren eskutik

Barren 2024ko uzt. 8a, 14:07

Petti eta Etxeko Uztak taldeak San Agustin kulturgunean eman zuten kontzertuan aurkeztu zuten irailaren 21eko Gararock jaialdiaren kartela. Kontzertuan izan zirenentzako eta izan ezin ez zirenentzako perla txiki bat zabaldu dute Gararockekoek, The One I Love abestia, hain justu ere.

Indar handiko kontzertua izan zela esan zuten antolatzaileek Petti eta Etxeko Uztak taldeak San Agustinen emandakoaz.

Irailaren 21ean Heads Holes, Pelax, Gailu, Mice eta Belako taldeek osatuko dute 2024ko Gararockeko kartela: