Heads Holes, Pelax, Gailu, Mice eta Belako taldeek osatuko dute egun horretako kartela, eta Eusebio Mugertza Txirristaka Mendaroko bertsolariaren irudi bat baliatu dute antolatzaileek jaialdia iragartzeko kartelerako, bertsolariaren jaiotzaren 150. urteurrenari keinua eginez. Kamisetak eta poltsak ere atera dituzte motibo horrekin, eta salgai dituzte dagoneko.
Barikuko kontzertuaz oso balorazio positiboa egin dute antolatzaileek. Azpilgoetako Santa Kruzkuako parkean egitekoa zuten kontzertua San Agustin aretora aldatu zuten eguraldiagatik, eta publikoak emandako erantzunarekin gustura daude antolatzaileak. Oso giro ona izan zela esan dute, bai Gararock taldekoek eta baita kontzertuan izan zirenek ere, eta indar handiko kontzertua izan zela nabarmendu dute guztiek. San Agustingo terrazan txosna eta materiala saltzeko mahaia ere jarri zuten eta kamiseta eta poltsa ugari saldu zituztela azpimarratu dute.
Argazkiak: Ion Urbieta.