Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak eta Mendaroko Txirrindulari Elkarteak elkarrekin antolatu zuten Mendaron hasi eta amaitu zen Gipuzkoako Gazteen Txirrindulari Itzuliaren 34. edizioko lehenengo etapa. 180 bat txirrindularik jokatu zuten lasterketa, eta 92 kilometroko ibilbidea osatu zuten. Mendaron hasi, Bergararaino igo, Elgoibarko Arriaga auzora jaitsi, atzera Bergararaino buelta egin, Sasiolatik Kalbario gainera igo eta handik Mendarora itzuli ziren berriro. 10:30ean abiatu da tropela, eta 02:08:45eko denbora eginda, LUCT taldeko Hector Alvarez Martinez (Alacant., Espainia) izan zen helmugaratzen lehenengoa, barikuan Idiazabalgo prologoa irabazi zuen berbera, eta Itzuliko sailkapen nagusian gailendu den berbera.
Legazpin jokatu zuten astelehenean jubenilen Gipuzkoako Itzuliko laugarren eta azken etapa. QALB taldeko Iker Gomez de Goikoetxea altsasuarra izan zen azkarrena azkenengo etapan.
Mendaroko etaparen laburpen bideoa da goikoa, txirrindulariak.eus-en eskutik.
Txirrindulariak Elgoibartik, Karkizaotik, igaro ziren unea. Irudia. txirrindulariak.eus