Domekan, goiz eta arratsaldez, mahai-jolas ezberdinetara jolasteko aukera izan zuten Mendaron frontoira gerturatu zirenek. Odisea elkarteak antolatu zuen jardunaldia eta jende ugari ibili zen. Goizean zehar, Catan txapelketaren hiru txanda ere jokatu zituzten, hiru finalista erabakitzeko, eta txapelketa Mikel Romero 13 urteko mendaroarrak irabazi zuen. Iaz ere bera gailendu zen Mendaroko txapelketan eta 'Catan' mahai-jokoaren Espainiako Txapelketan lehiatu zen gero, Madrilen. Gorka Romero sailkatu zen bigarren eta Angel Gago hirugarren.
Arratsaldean, 16:30etik 19:00ak bitartean egon ziren Odiseakoak frontoian, eta jardunaldiaren bukaeran hainbat mahai-joko zozkatu zituzten egunean parte hartu zutenen artean.