Kontratuak lau urteko iraupena izango du, eta interesa duten enpresek ekainaren 7tik uztailaren 2ra aurkeztu ahal izango dituzte eskaintzak.
Gimnasioaren ordutegia aldatuko dutela ere jakinarazi du Mendaroko Udalak, gimnasioaren erabiltzaileek egindako eskaerei jarraituz. Lizitazioaren oinarrietan zehaztu duten bezala, publikoarentzat irekia egongo da, gutxienez, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 12:30etara eta 15:00etatik 20:30etara; eta, larunbatetan 09:00etatik 12:00etara.
Kontratazioaren espedientea eta horri lotutako dokumentazio teknikoa Euskadiko Kontratazio Plataformako Mendaroko Udalaren profilean argitaratuko dituzte, eta proposamenakk elekronikoki aurkeztu beharko dira.
2020. urteko irailetik dago martxan gimnasioa Goñati eraikinean. Hasieratik hona Debako Abilion enpresak kudeatu du gimnasioa.