Mendaroko kirolzaleek azpiegitura berri bat dute eskura gaurtik aurrera. Zazpi ikastarorekin eta 20 makinekin abiatu du ibilbidea Mendaroko Goñati Udal Gimnasioak. Goñati eraikineko bigarren solairuan dago eta Asteko sei egunetan egongo da eskura zerbitzua: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 12:00etara.
Guztira 20 makina ezberdin daude: bizikletak, zintak… pesak eta esterilez gain. Ikastaroen eskaintza anitza prestatu dutela jakinarazi dute Mendaroko Udaleko arduradunek. Guztira zazpi daude eskura: Entrenamendu Plangintza Pertsonalizatua, Total Training, Junior Training, Senior Trainig, Abdominal express, Spinning birtuala eta Stretching. (*Ordutegiak amaieran eskura).
Gimnasio berriko erabiltzaileek Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Lizentziatura titulua duen profesional baten laguntza izango dute uneoro. Bazkidetzak kiroldegian bertan egin behar dira. Lehen saioa doakoa izango da, eta urteko bazkidetza egitean, lehen entrenamendu planifikazio pertsonalizatua doan eskainiko dute.
Iñaki Arregui alkateak balioan jarri du zerbitzu berria: “Mendarok jada duen kirol eskaintzaren osagarri da, herrian bertan kirol eskaintza oso bat eskaini diogu horrela herritarrari. Herria bizi mantentzeko pausu berri bat da, eta baita herri osasuntsuan ere, kirola egitea bultzatuz”. Herritarrei dei egin die zerbitzua proba dezaten eta argi utzi du hau hasierako eskaintza dela eta herritarren nahiei egokitzen saiatuko direla: “ahal den neurrian, herritarrek gustokoen dituzten ikastaro eta makinak ekartzen saiatuko gara”.
• Ikastaroen ordutegiak
Astelehenena
- 9:00 Spinning birtuala
- 10:00 ABS
- 19:00 Spinning birtuala
- 20:00 ABS
Asteartea
- 9:00 Total Train
- 10:00 Spinning birtuala
- 11:00 Senior training
- 17:00 Junior training
- 19:00 Total Train
- 20:00 Spinning birtuala
Asteazkena
- 9:00 Spinning birtuala
- 10:00 ABS
- 19:00 Spinning birtuala
- 20:00 ABS
Osteguna
- 9:00 Total Train
- 10:00 Spinning birtuala
- 11:00 Senior training
- 17:00 Junior training
- 19:00 Total Train
- 20:00 Spinning birtuala
Ostirala
- 9:00 Spinning birtuala
- 10:00 ABS
- 18:00 Stretching
- 19:00 Spinning birtuala
Larunbata
- 9:00 Spinning birtuala
- 10:00 Spinning birtuala
- 11:00 Spinning birtuala
∞Lotura duten albisteak:
- Goñati eraikinean gimnasioa zabaltzeko lehiaketa jarri du abian Mendaroko Udalak (2020-03-10)
- 2,7 milioi euroko aurrekontua izango du Mendaroko Udalak (2019-11-29)
- Zabaldu dute ludoteka berria Mendaron (2019-10-01)
- Mendaron erabilgarri dago kirolerako eta aisialdirako egin duten gune berria (2018-06-21)