Aizkoltxori buruzko hitzaldi batek hasiko du Mendaron arkeologiari buruzko hitzaldi-zikloa

Barren 2024ko mai. 22a, 12:32

Indusketa arkeologikoetako lanak, 2005eko irudian, Aizkoltxo kobazuloaren sarreran.

Suharri kultur elkarteak eta Euskal Herriko unibertsitateak antolatu dute hitzaldi-zikloa, Mendaroko Udalaren laguntzarekin, eta maiatzaren 24an emango du Dani Ruizek zikloko lehenengo hitzaldia, Ehiztari, biltzaile eta artistak orain dela 15.000 urteko Aizkoltxon izenburukoa.

Udaletxeko udalbatza aretoan izango da, 19:00etan hasita. Dani Ruiz doktoratu aurreko ikertzailea da EHUko Historiaurreko Ikerketa Talde Finkatuan (GIZAPRE) eta Aranzadi Zientzia Elkartean. Goi Paleolitoaren amaierako industria litikoaz ari da tesia egiten eta azken zortzi urteotan burubelarri aritu da Aizkoltxon indusketa arkeologikoak egiten. Euskaraz emango du hitzaldia.
 
Bigarren hitzaldia, maiatzaren 31rako iragarri dute, eta ekainaren 7rako hirugarrena eta azkena. Hiru hitzaldiak leku eta ordutegi berean izango dira.

Lotura duten albisteak:

 

Aizkoltxo muinoa Mendaron.