Udaletxeko udalbatza aretoan izan zen saioa, eta bete egin zen aretoa. Haur eta gaztetxoentzako saioa zen berez, baina adin guztietako jendea erakarri zuen Garmendiak. Umetatik hasi eta haren aktore ibilbidearen errepasoa egin zuten, eta euskaraz, sare sozialez, euskarazko kultur ekoizpenaz eta kontsumoaz, eta beste hainbat gairen inguruan jardun ziren. Interpretatu izan dituen pertsonaien ahotik ere aritu zen Garmendia, berezko duen graziaz, eta eskertu zuten entzuleek.
Bukaeran, antolatzaileek jakinarazi zuten beste zenbait erreferente ere lotuta dituztela urtea amaitu aurretik Mendarora ekartzeko, baina ez zuten aurreratu nortzuk izango ziren.