Herriko merkataritza suspertzeko bono kanpaina egingo dute Mendaron, apirilaren 2tik aurrera

Barren 2024ko mar. 27a, 13:54

Mendaroko Udalak 'Mendaron bizi! Mendaron erosi! kanpainaren ekitaldi berria jarriko du martxan apirilaren 2tik maiatzaren 2ra bitartean. 

Kanpainara batutako hamabi establezimenduetan bonoak erosita 20 euro ordainduta 30 euroko kontsumoa egin ahal izango dute bezeroek. 
Honakoak dira kanpainara batu ditren merkatariak:

  • Farmazia
  • Morroskillo
  • Coviran 
  • Ederki
  • Galle-tiak
  • Roteta
  • Anton
  • Sonia
  • Leire
  • Saint Gerons txokolateak
  • Lutximak
  • Naia