Kilimon Trail lasterketaren 12. ekitaldia jokatuko dute Mendaron, apirilaren 6an, 16:00etan hasita. Bi lasterketa izango dira aukeran: 23 kilometrokoa eta 11 kilometrokoa. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bi lasterketetako amaierak aldatu behar izan dituzte. Hori bai, amaierako ibilbide berria iada markatu dutela zehaztu dute, eta ezagutzera eta entrenatzera animatu dituzte mendi lasterkariak. Instagramen duten kontuan igo dute tracka (https://www.instagram.com/kilimontrail/).
Apirilaren 4a izango da proban izena emateko azken eguna, kronoak.com webgunean. Mendaroko Txirrindulari Elkarteak eta Lizarpe Mendi Klubak antolatzen dute lasterketa, Mendaroko Udalaren laguntzarekin.
Iazkoan, Alain Santamaria eta Malen Osa izan ziren azkarrenak.
∞Lotura duten albisteak:
- Gaur zabalduko dute Kilimon Trail mendi lasterketarako izena emateko epea (2024-01-15)
- BIDEOA: ETB1ek Kilimon Trail lasterketaz egindako reportajea (2023-04-12)
- Alain Santamaria eta Malen Osa nagusitu dira Kilimon Trail mendi lasterketan (2023-04-01)