Frontoian egin zuten azoka. Ukrainako, Boliviako, Nikaraguako, Mendebaldeko Saharako, Marokoko eta Leongo (Espainia) produktuak, arropa eta bestelako apaingarriak erakutsi zituzten han-hemengo emakumeek, eta Mendaroko kulturaniztasuna erakusteko panelak ere jarri zituzten ikusgai. Ukrainako postuan apaingarriak egiteko tailerra ere sortu zuten, eta eguerdian, Alarma Morea taldekoek kontzertua eman zuten. Runba flamenko feminista egiten dute.
Bideoaren bukaeran, Itaia Euskal Herriko emakumeen antolakunde sozialistak martxoaren 8an Mendaron egin zuen elkarretaratzea.