Langileen zapalkuntzaren adierazpen gordinena indarkeria matxista dela ohartarazi zuten elkarretaratzean eta indarkeria hori amaitzea ezinbesteko premisa dela emakume langileak askatzeko. Hala, Martxoaren 8a emakume langileen borroka indartzeko eta babesteko eguna dela gogorarazi zuten eta eguna bera "ospakizunetarako edota aurpegia zuritzeko" erabili nahi dutenen aurrean, Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren zentzu iraultzailea berrartzea proposatu zuten. Gure gizartean, ideologia matxistak indar handia duela nabarmendu zuten, eta, sozialki, bere horretan jarraitzen dutela emakumeon aurkako bazterketak eta indarkeriak.