Luken Beitia Realeko jokalaria elkarrizketatuko dute gaur Elgoibarren

Barren 2025eko azaroaren 12a

Luken Beitia, Realaren lehen taldearekin debuta egina duen Sanseko jokalari elgoibartarra, elkarrizketatuko du gaur Jon Gurrutxaga kazetariak Elgoibarko musika eskolako auditoriumean (19:30)

Jo ta Sua realzaleen taldekoek antolatu dute gaurko saioa. Beitiak Realarekin debuta egin zuenetik haren bizipenak, oroitzapenak eta ametsak entzuteko gogoz izan dira antolatzaileak, baina futbol jokalari profesionalaren agenda gorabehera, gaur arte ezin izan dute lotu hitzordua. Omenaldi gisa aurkeztu dute gaurko saioa antolatzaileek, baina elkarrizketa izango da funtsean. Jon Gurrutxaga kazetari eta musikari elgoibartarrak elkarrizketatu du Luken Beitia.