Errege Kopako partidarako deialdian sartu du Imanol Alguacilek Luken Beitia jokalari elgoibartarra

Barren 2024ko aza. 21a, 14:00

Realak Alacanten (Herrialde katalanak) gaur jokatzekoa duen Espainiako Kopako lehen kanporaketako partidarako deialdian sartu du Imanol Alguacil entrenatzaileak Luken Beitia Agirregomezkorta Sanseko atzelari elgoibartarra. 

Luken Beitia (Elgoibar, 2004) 2016an iritsi zen Realera, infantil txiki zela, eta gaur, Realeko lehen taldeak Jove Español San Vicente taldearen kontra jokatuko duen Errege Kopako lehen kanporaketarako deialdian dago, Sanseko beste bederatzi jokalarirekin batera. Aitor Fraga atezaina eta Iñaki Ruperez atzelaria ez beste Sanseko jokalari guztiak (Mikel Goti, Mikel Rodriguez, Jon Balda, Arkaitz Mariezkurrena, Alex Marchal, Ekain Orobengoa eta Luken Beitia bera) estreinazko sartu ditu gaur Alguacilek lehen taldearen deialdian. 21:00etan jokatuko dute partida.