Egitasmoaren hirugarren edizioa jarri dute martxan, eta urriaren 30era arteko epea dago izena emateko. Elgoibarko Udala, PUNTUEUS fundazioa eta Elgoibarko Izarra euskaltzaleon topagunea elkartea dira ekimenaren sustatzaileak, eta jakinarazi dutenez, STEAM bokazioak (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematikak uztatzen dituena) bultzatu nahi dituzte, eta baita euskararen erabilera ere alor horretan. Era berean, Interneteko .eus domeinuaren ikusgarritasuna ere handitu nahi dute.
Partaideek doan garatu ahal izango dituzte webguneak, eta, gainera, doan izango dituzte domeinua eta webgunea gordetzeko hosting-a urtebetez. Egitasmoaren sustatzaileak Elgoibarko Udala, PUNTUEUS fundazioa eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkartea dira. Interesatuek honako lotura honetan eman dezakete izena. Informazio gehiagorako: kudeaketa@elgoibarkoizarra.eus edo 643 499 169 (Amaia Lasagabaster).
Lotura duten albisteak: