Iker Calvo eta Pilar Arriola izan dira azkarrenak estreinako Aiastiako trailean

Barren 2025ko ira. 29a, 09:24

I. Aiastia San Miguel Traila jokatu zuten domeka goizean, San Migel jaien barruan. 

42 lagunek, -37 gizonek eta bost emakumek-, hartu dute parte CATT Morkaiko taldeak eta Kalamua Elkarteak antolatu duten lasterketaren lehen edizioan. Elgoibar eta inguruetako partaideak izan dira gehienak, baina azkarrenak Gasteiztik etorritako bi mendi lasterkari izan dira, Iker Calvo irabazlea eta Ibai Perez txapeldunordea. Julen Salaberria elgoibartarra sailkatu da hirugarren postuan. 
Emakumezkoetan Pilar Arriola izan da onena eta Nerea Lendinezek eta Nerea Sanzek eta Lore Bereziartuak -elkarrekin gurutzatu dute helmuga- osatu dute podiuma. 
Aiastiako auzotarren artean Jon Agirrebeña izan da azkarrena. Antxitxikari gazteenen artean Iker Beristain eta Aimar Elizburu gailendu dira eta Jon Revert nabarmendu da beteranoetan. 
Lasterketa aurpegi onenarekin egin dituen saltakaria ere saritu dute antolatzaileek eta Borja Rodrigezentzat izan da saria. Azkenik, parte hartzaileen artean zozkatu duten saria Aitor Agirrezabalek jaso du, Belaustegin bazkaria jaso du saritzat. 

Argazki-bilduma (BARREN eta Mikel Askasibar/Elgoibarko Udala)